Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak haur lapurtuen auzian ikerketa batzorde bat sortzeko eskatu du gaur Eusko Legebiltzarrean, 50eko eta 90eko hamarkaden artean izan ziren kasuak argitzeko, eta bide batez, garai hartan izan zitezkeen "erantzukizun politikoak zehazteko".
"Erakundeek asko gehiago egin dezakete", Maneiroren iritziz. "Biktimek euren kasa jardun behar izan dute, euren baliabideekin eta laguntza publikorik gabe".