UPN, PSN eta EAJren jokabidea salatu du Permachek

2012ko maiatzaren 30a
13:25
Entzun

Joseba Permach ezker abertzaleko kideak esan du PPren gobernuak krisia baliatzen duela eskuinaren eredu sozial eta ekonomikoa ezartzeko, eta gaineratu du Espainiako aurreko eta oraingo gobernuaren "politika ekonomikoen logika" bera jarraitzen dutela Euskal Herrian UPN, PSN eta EAJk. "Azken hilabeteotan politika horien bi adibide larri izan ditugu Euskal Herrian: UPN eta PSNk gauzatu duten Nafarroako Aurrezki Kutxaren pribatizazio arduragabe eta desastrosoa batetik, eta, bestetik, Kutxabank funtzio sozialik gabeko banketxe pribatu bihurtzeko PNV eta PPren saiakera".

Ezker abertzaleak "banka nazional eta publiko" baten aldeko apustua egiten duela gogoratu du Permachek. "Banka publikoak sektore estrategikoetara bideratu behar du inbertsioa, enplegua sortzera eta herritarren gehiengoaren onura bermatzera. Egungo eredu ekonomikoa eraldatzeko tresna izan behar da, beraz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.