Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra kentzeko asmoa berretsi du gaur Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak Iruñean —Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroari elkartea ahalbidetzen die xedapen horrek—, eta adierazpen horiekin "berriro ere izuaren diskurtsoa harrotzea" egotzi die Geroa Baik bi alderdi horiei. Gaia "Foru autogobernuaren murrizketa ezkutatzeko" baliatzen dutela salatu du.
Espainiako Konstituzioa aldatu behar dela ados dago Geroa Bai Espainiako Gobernuarekin, baina, aldaketa hori gobernuak proposatzen duen kontrako norabidean egin behar dela uste du: "Geroa Baik nahitaezkoa deritzo jada zaharkiturik dagoen konstituzioa aldatzeari baina inoiz ez Nafarroako eskubideak murrizteko, handitzeko bai ordea".