Iruñeko Udaleko erakunde eta batzorde guztietatik kanpo utzi dituzte gaur Marine Pueyo eta Mikel Gastesi EAE-ANVko zinegotziak, UPNk eta PSNk onartu duten mozioaren ondorioz. Horien artean hirigintza kudeaketa, Haur-eskolak, eta Gayarre Antzokiko zuzendaritza daude. Mozioak, beraz, UPN eta PSNren aldeko botoak jaso ditu; Nafarroa Baik aurka bozkatu du.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek EAE-ANVren jarduera etetea erabaki ondoren hartu du erabaki hori Iruñeko Udalak.
Horrez gain, bi zinegotzi horiek osoko bilkuratik bota egin dituzte Salbuespen egoera Stop, Guk, independentzia lelodun kamisetak jantzita eramateagatik. Yolanda Barcina alkateak kamiseta kentzeko eskatu die, eta hala egin ezean aretotik ateraraziko zituztela, baina bi zinegotziak beren kabuz ateratzea erabaki dute.
UPNk eta PSNek Iruñeko Udaleko erakunde guztietatik kanpo utzi dituzte ANVko zinegotziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu