PSNko idazkari nagusi Roberto Jimenezek UPNrekin koalizio gobernua egitea baztertu du, "Nafarroako egoerak okerrera egiten ez badu". Bi alderdi horien arteko gobernua osatzeko aukera atzo iradoki zuen Jose Blanco PSOEko idazkari nagusiordeak.
Jimenezen esanetan, PSNk ez du UPNrekin gobernua osatzeko "inolako asmorik". Arrazoi nagusia UPN "PPri lotua" dagoela da. "Haien ideiak guztiz gure aurkakoak dira". Hala ere, Nafarroaren "egonkortasunagatik" eta "gobernagarritasunagatik" lan egiten jarraituko dutela dio Jimenezek, "orain arte bezala".
UPNrekin koalizioa egitea baztertu du PSNk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu