Uriartek Bake bideari urrats sendoz ekitea eskatu du

2004ko irailaren 9a
15:58
Entzun
Juan Maria uriarte Donostiako Gotzainaren ustez, "guztion zeregin morala da bake itxaropena ez galtzea". Bere iritzian, politikariek dute erantzukizun handiena horretan, eta beraz, beraientza "dohainak" eskatu dizkio Arantzazuko Andre Mariari, Arantzazun eman duen meza nagusian. Honako "dohainak" eskatu ditu:

"Bake-grinaren dohaina, argitasuna, malgutasuna eta eskuzabaltasuna emango dizkiena, alderdi politikoen bidezko helburuak apaltzeko, bakearen mesedetan. Bakearen on nagusiak eta adiskidetzeak halaxe eskatzen dute".

"Borondate integratzailearen dohaina. Honek eginahalak egin beharko ditu, alderdi politikoek, mutur-muturrekoek ere bai, herri honen eraikuntzan esku har dezaten, guztion artean eta guztiontzako landuz".

"Herri honen aniztasuna buru-bihotzez, izate osoaz, onartzeko dohaina. Horrek eramango gaitu desberdintasunen erdian elkar errespetatzera. Horrek eramango gaitu denona den ondarea eta guztion artean burutu beharreko zereginaaintzat hartzera, elkarrengandik bereizten gaituenaren gainetik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.