Urkullu: "Ezker abertzaleak legezkoa izan behar du"

2011ko otsailaren 7a
09:43
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak esan du ezker abertzaleak legezkoa izan behar duela, eta eskakizun guztiak betetzen baditu "A, B edo C planarekin" maiatzeko hauteskundeetan egongo dela.

Ezker abertzaleak bere denbora kudeatu behar duela esan du Urkulluk, eta dei egin du lehenbailehen hauteskundetan egongo direla barneratzera. Bere ustez Espainiako Gobernuak, PSOEk eta PPk badakite zer garai kudeatzea egokitzen zaien, eta Jaurlaritzan PSE-EE eta PPren arteko akordioa egonik, hauteskundeei begira kalkulu elektoralista bat egon daitekela susmatzen du. "Ezker abertzalea egitear dena egin genuen besteok orain dela 30 urte. Gure belaunaldiari dagokio, batzuk horretan ari gara eta ezker abertzale deitzen den horrek ere egin behar du euskal gizartean elkarbizitza normalizatu baterako pausoak ematea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.