Urkullu: "Nafarroako Gobernua eta Jaurlaritza erabat ahulduta eta galduta daude"

2012ko ekainaren 25a
13:52
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko presidentearen esanetan, Nafarroako Gobernuaren haustura UPN eta PSNren "arduragabekeria bat" da eta nabarmendu du gizarteak gobernu "sendoak" nahi dituela, programa zehatzak dituztenak. 

 "Nafarroako Gobernua eta Jaurlaritza erabat ahulduta eta galduta daude" adierazi du Urkulluk. Nafarroako ezegonkortasun politikoak arduratuta daukala onartu du EAJko buruak. Parlamentuak desegin eta hauteskundeak deitzeko aukera beste esku batzuetan dagoela esan du Urkulluk, eta alderdiak herritarrek eskatzen duten gauza bera eskatzen duela, "gobernu sendoak eta egonkorrak". 

Bestalde, Urkulluk Geroa Bai koalizioaren aldeko apostua berretsi du, "proiektu moderno eta irekiena delako". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.