Urkullu: "PSE-PP ituna zilegi da, baina hautesleei iruzur egingo diete"

2009ko martxoaren 11
13:41
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentearen ustez, PSE-EEk eta PPk ituna egingo dute Eusko Jaurlaritza osatzeko (emaitza ofizialen arabera, 25 eta 13 legebiltzarkide dituzte, hurrenez hurren; gehiengo osoa, beraz) eta itun hori "zilegi eta demokratikoa" dela iruditzen zaio Urkulluri, "baina hautesleei iruzur egingo diete". EAJ izan zen bozkatuena, eta 30 diputatu lortu zituen. "Hauteskundeetan jendeak alderdi bakoitzari eman zion botoa, PSEren eta PPren kasuan garbi jakin gabe biok bat egingo dutela". EAJk kanpainan behin eta berriro azpimarratu zuen bi alderdi horiek bat egin dezaketela orain.

Jeltzaleen buruak dio PSE-EEk eta PPk "inolako" gobernagarritasun akordiorik ez dutela eta haien asmo bakarra Jaurlaritzatik EAJ eta Juan Jose Ibarretxe jarduneko lehendakaria hortik kentzea dela. "Zergatik ez dute Euskadin bezala Espainian bat egiten?", galdetu du, bide batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.