Urkulluk EA eta EBri buruz esandakoa berretsi du Ariztondok

2007ko abuztuaren 22a
17:05
Entzun
Ari eta EBri kritika gogorra egin zien atzo Iñigo Urkullu EAJko bozeramaileak, agiri baten bidez. Leial ez jokatea egotzi zien alderdi biei, eta, batik bat, bezperan jeltzaleen presidente Josu Jon Imazen aurkako adierazpenak egin zituen Joseba Azkarraga EAko buruzagi eta Justizia sailburuari.

Urkulluk atzo idatziz plazaratutako berretsi du gaur Josune Ariztondo EAJko EBBko idazkariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hala, Azkarragak desleial jokatu duela nabarmendu du, Jaurlaritzako hirukoak herri galdeketari buruz gobernu akordioan hitzartutakoaren aurka ari dela iritzita. Buruzagi jeltzalearen iduriko, gobernu akordioetan argi jasotzen da "indarkeriarik gabeko eszenatokian" egin behar dela herri galdeketa, etahorren aurka ari dira orain EA eta EB.

Ildo horretatik, herri galdeketa ez dela fetixe bat eta hitzartutakoa alda daitekeela adierazi diu Ariztondok, baina aldatu bitartean bestelako proposamenak egitea desleial jokatzea iruditzen zaio. "Herri galdeketa ez da fetixe bat, aldatu diren baldintza batzuetan hitzartu genuen gaia da. Akordioak ez dira aldaezinak, baina hala hitzartuta dagoen bitartean bete egin behar da".

Eguneroko lanarekin erakusten duela leialtasuna erantzun du Azkarragak

Joseba Azkarragak, berriz, abertzaletasunaren esklusiba ez duela EAJk esanez erantzun dio Urkulluri, eta beste proposamen batzuk edukitzea posible dela. Ukatu egin du Ibarretxerekiko desleial jokatu duela, eta leialtasuna eguneroko lanarekin erakusten duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.