Urkulluk esan du EAJk ez diola "lagun egingo" ezker abertzaleari

2010eko otsailaren 22a
15:49
Entzun
Ezker abertzaleari EAJk ez dio "lagun egingo" agiri ondorengo prozesuan, Iñigo Urkullu EAJko buruaren arabera. Haren esanetan, ezker abertzalearen beraren prozesua da honakoa, eta jeltzaleek ez dute zertan sartu hor: "Guk ez diegu ezer zor". Urkulluk dio agiria "zuzena" dela, baina "ez ezer gehiago".

EAJko buruak uste du "komunikazio prozesuan" sartua dagoela ezker abertzalea. "Iragan astean ezagutu genuen agiria, agian bihar beste zerbait ezagutuko dugu, larunbatean beste zerbait, datorren asteazkenean beste zerbait, eta horrela etengabe". Amaiera "ona" izango duen itxaropena agertu du, baina atzeratuta egotea aurpegiratu dio ezker abertzaleari: "Badira 30 urte besteok zain gaudela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.