Eusko Alderdi Jeltzaleko buru Iñigo Urkulluk gaur salatu du ezker abertzalearen kontrako operazioak, gaurkoa barne, Espainiako Alderdien Legean oinarritutako "joku interesatua" direla, PSOEk eta PPk egiten dutena.
Radio Euskadiri goizean azaldu dionez, halako polizia operazioak "beti hauteskundeen aurreko garaietan" egiten dituzte, eta Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburuaren garaiko "operazio prebentiboekin" alderatu ditu.
Urkullurentzat, PSOE eta PPk "komeni zaienaren arabera" erabiltzen dute legea hauteskundeak dauden aldiro, "baina baita ezker erradikalak ere, biktimismoa eginez".
Urkulluren iritziz, Alderdien Legean oinarritutako "joku interesatua" dira atxiloketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu