Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon, nahiz eta urruntze agindua izan, neskalagun ohiarengana joan delako.
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, emakumeak gaua lagunekin pasa zuen eta etxera taxi batean joan zen. Taxitik jaistean, mutilagun ohia zain zuela ohartu zen. Gizonezko honek bere autora igoarazi zuen. Autoan gizonezkoaren lagun bat ere ba omen zegoen.
Hirurek autoan buelta bat eman zuten. Gasolindegi batera iristean, emakumea autotik jaitsi eta taxian itzuli zen bere etxera. Emakumearen familiak salaketa jarri zuen Ertzaintzan.
Urruntze agindua hausteagatik, gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu