Urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diote Zumaiako gizon bati, bikotekide ohiari ustez eraso egiteagatik

2009ko ekainaren 15a
18:13
Entzun
Zumaiako (Gipuzkoa) gizon bati urte eta erdiko kartzela zigorra jarri diote, bikotekide ohiari eraso egin eta haren etxebizitzan bortxaz sartzea egotzita. 2.160 euroko bi zigor ere ordaindu beharko dizkio biktimari, epaiaren arabera.

Gertaera 2002an jazo zen. Zigortuak biktima hainbatetan iraindu eta jo zuela adierazi zuen orduan Ertzaintzak, eta emakumea bizi zen etxebizitzan indarrez sartu zela. Epaileek ertzainen adierazpen horiek kontuan hartuta epaitu dute gizonezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.