Urte hasi denetik 718 enpresa galdu dira EAEn, Confebasken arabera

2013ko martxoaren 19a
14:10
Entzun

Confebask patronalak gaur aurkeztutako datuek panorama iluna marrazten dute. Otsailean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 79 enpresa eta 399 autonomo galdu ziren, eta urte hasi denetik, 718 enpresa eta 1.097 autonomo dira jada. 2008ko maiatzetik hiru lurraldetan 6.975 enpresa galdu dira eta 17.047 autonomo.

Patronalak dioenez, urtarrilarekin alderatuta jaitsiera txikiagoa izan bada ere, urtebetean bizkortu egin da jaitsiera (-%3,2). Datuek "krisi ekonomikoaren larritasuna" islatzen dute, Confebasken arabera. Horren aurrean, "beharrezkotzat" jo du enpresen iraupenerako eta ekonomia suspertzeko planak martxan jartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.