Iazko uztailaren 30ean egin zuen azken atentatua ETAk: Carlos Saez de Tejada eta Diego Salva Lezaun guardia zibilak hil zituen Mallorcan (Herrialde Katalanak), haien autoan lehergailua ezarrita.
Ordutik ez du beste atentaturik egin, baina iragan martxoaren 16an ETAko kideek enfrentamendua izan zuten Paris alboko Dammarie-les-Lys herrian, auto lapurreta baten ondorioz, eta tiroketan Jean Serge Nerin jendarmea hil egin zen eta Joseba Fernandez Aspurz atxilotu egin zuten. Nolanahi ere, ETAk agertu zuen tiroketa ez zutela eurek hasi, eta ez zutela jendarmeei eraso egiteko asmorik.
Urtebetetik gora atentaturik gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu