Pernando Barrenaren etxea miatu zuten poliziak hiru kaxa, fax bat eta ETAren ikurra zuen koadro bat besotan hartuta atera ziren haren etxetik. Argazki horrek "mila hitzek baino gehiago" balio duela adierazi du gaur Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak."Badago gaur argazki bat komunikabideetan, Pernando Barrenaren atxiloketarena, bere etxean ETAren anagrama markoan jarrita zuela erakusten duena. Argazki horrek bera zer den islatzen duela uste dut". Hortik abiatuta, atxiloketa horiek ez dutela inolako bultzada politikoriok ziurtatu du Aresek; ekimen judizialari erantzuten diotela huts-hutsean.
"Auzitegi Nazionalaren erabaki bat da. Nahikoa froga bilduko zituen, eta atxiloketak agindu ditu, eta ezker abertzalea ordezkatzen dutela dioten alderdien jarduera eragin dezaketen prozedurak abiatu ditu", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Ustez Barrenaren etxean aurkitutako ETAren anagramaren argazkiak "mila hitzek baino gehiago" balio dute, Aresen iduriko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu