Ustezko etakidearen bila segitzen dute Herrialde Katalanetan

2007ko uztailaren 20a
13:12
Entzun
Guardia Zibileko, Espainiako Poliziako eta Mossos d'Esquadrako poliziak ustezko etakide baten bila segitzen dute Castelloko (Herrialde Katalanak) herrialde osoan. Handik Tarragonara alderako errepidean kontrol ugari jartzen ari dira, eta mila polizia inguru dabiltza bilatze lanetan. Atzo egin zuen ihes hark, Torreblanca herrian (Castello), guardia zibilen kontrol bat saihesteko, polizia iturrien arabera.

Taxian Tarragonara zihoala guardia zibilen kontrola ikusi, eta lehergaia zuen poltsa utzita alde egin duela dio Poliziak.

Ikerketa iturrien arabera, ihes egindakoa Ander Mugika Andonegi da, eta balitekeela beste kide batekin ibili izana Castellon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.