Uxue Barkosek parte hartuko du Zabalzaren omenaldian

2015eko azaroaren 10a
10:08
Entzun

Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria Garraldan izango da hilaren 21ean Mikel Zabalzari egingo dioten omenaldian. Lourdes Zabalza arrebak adierazi du "babes handia" dela gobernuak bertan parte hartzea.

Hil honen bukaeran 30 urte beteko dira Guardia Zibilak atxilotu ostean Mikel Zabalza Bidasoa ibaian hilda agertu zenetik. "Bertsio ofiziala ez genuen sinistu, ez dugu sinisten, eta egia eskatzen jarraitzen dugu" esan zuten Iruñean, omenaldia aurkezteko prentsaurreko batean. Zabalzaren senideek eta lagunek antolatu dute omenaldia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.