Iñaki Marin, Aitor Olaizola eta Gorka Iriarte Valdemoroko (Madril) espetxean dauden euskal presoak gose grebari ekin diote, "jasaten ari diren bakartzearen aurka". Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, hiru presoak espetxeko gune ezberdinetan banatu dituzte eta atzo gose grebari ekin zioten bakartzearekin amaitu eta berriro ere hiruak modulu berean jartzeko.
Bestalde, Puerto Santa Mariako (Cadiz, Espainia) espetxeko euskal presoek haien ziegetan itxialdian jarraitzen dute, "jasaten dituzten biluzteak salatzeko". Maiatzaren amaieratik daude itxialdian preso horiek.
Pasa den asteburuan Isidro Garalde euskal presoa "aurrez-aurreko baten ostean biluztu nahi izan zuten baina horrek uko egin zion eskaerari", Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera. Ondorioz, "espetxezainek isolamendura eraman zuten eta presoak zuen bisitara ez zioten joaten utzi".
Valdemoroko espetxeko hiru euskal presok gose greba hasi dute "jasaten ari diren bakartzearen aurka"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu