RTVV Valentziako Irrati-Telebistako administrazio kontseiluan hutsik dauden karguak izendatuko ditu Generalitateak, zuzendari nagusia barne, Rosa Vidal zuzendariak dimisioa eman ostean. Alberto Fabra presidenteak itxiera "negoziaezina" dela esan eta biharamunean hartu dute erabakia. Berehala izendatzeko aukera emango dio gainera gaur bertan jarri baitu indarrean. "Zerbitzu publikoaren ohiko funtzionamendua ziurtatzeko" hartu du erabakia. "Gobernu eta administraziorik ez dago" kate publikoan, argudiatu dutenez. Langileek RTVVko programazioa bere gain hartu zutenetik hirukoiztu egin dute ikusle kuota.