Alejandro Valverde txirrindulariaren (Espainia, 1980) kontrako zigorra berretsi du TAS Kirola Epaitzeko Epaitegiak eta, hala, hark ezingo du 2011ko maiatzaren 10era arte Italian korritu. Dopinarekin lotzen dute Valverde -Puerto operazioarekin, hain justu-, eta Italiako Olinpiar Batzordeak iazko maiatzean jarri zion herrialde hartan bi urtean parte hartzeko debekua.
Txirrindulariak helegitea sartu zuen, baina TASek atzera bota du, gaur jakinarazi duenez.
Munduko ziklistarik onenetakoa da Valverde. Joan den astean, esaterako, bigarren bukatu zuen Paris-Nizan. Gaur egun Caisse d'Epargne taldean dabil.
Valverdek ezingo du 2011ra arte Italian korritu, dopin auziagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu