Verak dimititzeko eskatu du Ezkerra koalizioak

2013ko urtarrilaren 18a
13:54
Entzun

Marta Verari dimititzeko eskatu dio Ezkerra koalizioak. “Osasun profesionalen eta Nafarroako Parlamentuaren” babesa ez dutela argudiatuta egin du eskaera. Osasun alorrean Nafarroan dauden arazoak argiak direla adierazi du Ezkerrako bozeramaile Marisa de Simonek. “Planifikatutako kontrol eza dago, osasun zerbizuak murriztu dituzte gastu ekonomikoak murrizteko asmoz”, adierazi du De Simonek.

Erabakia osasuneko profesionalen iritzia kontutan hartu gabe hartu zutela salatu du De Simonek. Adostasun falta dagoela dio, eta pentsatzen du Verak ez duela oposizioko alderdien iritziakontutan horiek hartu aurkakoa pentsatzen dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.