Vinokurov: "Hau dena faltsua da, beste probokazio bat"

2007ko uztailaren 25a
17:33
Entzun
"Ez naiz dopatu, beste probokazio bat da". Hori esan du gaur Alexandr Vinokurovek L'Equipe Frantziako kirol egunkarian. Atzo jakin zen Frantziako Tourrean lehengo larunbatean positibo kontrolatua eman zuela, odol transfusioagatik. "Ezin dut sinetsi. Hau dena faltsua da. Beste probokazio baten biktima naiz. Ni suntsitzera etorri dira".

L'Equipe-k berak eman zuen lehendabizi positiboaren berri, eta albistea berretsi egin zuen Vinokuroven taldeak, Astanak. Honek ondoren Tourra utzi egin zuen. Txirrindulariak dio bere taldea ondo zebilela Tourrean eta horrek "jeloskor" jarri zituela batzuk. "Ordainarazi egin nahi diote orain".

Tourraren bosgarren etapan izan zuen erorikoa, positibo kasuarekin nahastu du. "Ni ez naiz behin ere dopatu, ez dut hori kirol hau ulertzeko modua. Baliteke erorikoaren ondorioz gertatutako akatsa izatea. Taldearen medikuekin hitz egin dut eta esan didate egon zitekeela odolaren koagulo bat gero azterketan positiboan bilaka zitekeena. Erorikoak nire organismoa desorekatu duen jakin nahi dut".

Atzo bertan alde egin zuen Tourretik Vinokurovek, "baina ez zen ihesa izan", esan du. Defenditzen laguntzeko, lehenbailehen hematologo batekin bildu nahi duela adierazi du. "Pena da Tourra horrela uztea, baina errugabe naizela erakutsi nahi dut, eta ez dut denbora galtzerik nahi. Gure aitaren odola sartu dudala entzun dut irratian. Absurdoa da hori. Esan dezaket haren odolarekin positibo emango nukeela, vodkagatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.