Tunisian, Aljerian, Egipton eta Jordanian bezala, Yemenen ere herritarrak protestak egiten dabiltza, eta Ali Abdala Sale Yemengo presidenteak gaur jakinarazi du bere agintaldia luzatzeko zeukan asmoari uko egingo diola. Boterean urte gehiagoz egoteko Konstituzioan hainbat emendakin sartzeko asmoa zuen, "baina interes publikoarekin bat eginez, xede hori izoztuta geratuko da".
Parlamentuan egindako hitzaldi batean eman du erabakiaren berri Ali Abdala Salek.
Yemenen ere euren agintarien politikekin ez daude ados. Tunisian, Egipton eta Jordanian gobernuek dimisioa eman behar izan dute.
Yemengo presidenteak uko egin dio agintaldia luzatzeko asmoari, protestek eraginda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu