18/98 auziagatik epaitu eta atxilotutako Jesus Mari Zalakain eta Mario Zubiaga EHUko irakasleei babesa adierazi die Juan Ignazio Perez Iglesias errektoreak. Irakasle biak aspalditik ezagutzen dituela eta Auzitegi Nazionalak leporatzen diena -ETAri laguntza ematea- sinesgaitza dela nabarmendu du adierazpen baten bidez. Irakasle biak ahalik eta lasterren libre izatea espero duela erantsi du.
Zalakain eta Zubiaga EHUko irakasleei babesa agertu die errektoreak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu