Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak "arbuiatu eta kondenatu" egin dute Josep Lluis Carod Rovirak izandako jokabidea, eta "Kataluniako Gobernuari eragiten dion guztia" Pascual Maragallen "eskuduntza" dela nabarmendu du. Zapaterok Maragallekin hitz egin duela esan du, eta Kataluniako presidenteak bilera horren berri ez zekiela erantzun dio.
Halaber, Maragall Carod-Roviraren jokabidearen aurka dagoela adierazi du Zapaterok, "indarkeria erabiltzen dutenekin ez baitago hitz egiterik".
Mariano Raxoiri ere zuzendu zaio PSOEko idazkari nagusia, eta "ez dut beste aldera batera begiratzen" erantzun dio eta ETArekin hitz egitearen aurka dagoela azpimarratu du.
Erreakzioak
Zapatero: "Arbuiatu eta kondenatu egiten dut Carod-Roviraren jokabidea"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu