Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidentea gaur mintzatu lehen aldiz Iñaki de Juana euskal presoari buruz hartu duten erabakiaz, eta esan du "ETAko presoaren heriotza saihesteko erabakia" ez dutela hartu "beldurragatik edo ahultasunagatik, baizik eta erantzukizunagatik, legea betez". PPren jarrera gaitzetsi du Zapaterok, "gezurrak" esaten ari delako "eta oposizioa terrorismoaren gaietan baino ez dutelako egiten". PSOEren zuzendaritzaren bileran egin ditu adierazpenak, Madrilen.
"De Juanak 25 pertsona hil zituen baina guk oroz gain bizitzaren balioan sinisten dugu eta horregatik hartu dugu erabaki hau, haren heriotza saihesteko", adierazi du Zapaterok. "Erabaki hau seguruenik berak [De Juanak] ez du ulertuko".
PSOEko zuzendaritzak "babes osoa" adierazi dio Espainiako Gobernuari De Juanari buruz hartutako erabakia dela-eta.
Zapatero: "Erabakia ez dugu beldurragatik edo ahultasunagatik hartu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu