Zapatero: "Espainia hilketarik eta bonbarik gabe biziko da"

2007ko urtarrilaren 9a
16:01
Entzun
Espainiako Gobernuko presidentea ekuadortarren elkarteekin bildu da gaur. Kongresuan astelehenean hitz egingo du, "terrorismoaren kontrako politikaz informatzeko".

"Espainia hilketarik eta bonbarik gabe biziko da". Horixe esan du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Madrilen, Moncloan, Espainian bizi diren ekuadortarren elkarteetako ordezkariekin bildu ondoren. Abenduaren 30ean Barajasko atentatuan bi ekuadortar hil ziren: Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio.

Zapaterok "elkartasuna" adierazi die ekuadortarren elkarteetako ordezkariei eta atentatuaren ostean "portaera eredugarria" izan dutela esan du.

Espainiako Kongresuan astelehenean hitz egingo du, ezohiko batzarrean, 16:00etan, "terrorismoaren kontrako politikaz informatzeko", Bozeramaileen Batzordeak jakinarazi berri duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.