Zapaterok "erabateko konfiantza" dauka Guardia Zibilarengan

2008ko urtarrilaren 9a
11:43
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak gaur Ser irrati katean esan duenez, "erabateko konfiantza" dauka Guardia Zibilarengan, eta Igor Portuk izandako ustezko torturekiko zabalduta dagoen ikerketa judiziala "gardena" izango dela bermatu nahi izan du.

Guardia Zibilaren bertsioa "serioa eta sinesgarria" iruditu zaio Zapaterori, eta Eusko Jaurlaritzari ikerketaren emaitzaren zain egoteko eskatu dio.

Igandeko polizia operazioa txalotu egin du Espainiako presidenteak, "ETAren komandoak hornitzen zituen etakide taldea zelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.