"Akordio bat proposatzen dizuet", esan dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Josu Erkoreka EAJko parlamentariari gaur Kongresuan: "Guk PSEren programa erabat beteko dugu, eta zuek bete eta errespetatu [Espainiako] Konstituzioa eta Gernikako Estatutua".
Erkorekak aurretik leporatu dio Gobernuak ez dituela EAEko Estatutuko eskumen denak bideratu, "ezta PSE-EEk autogobernuaz hartutako konpromisoak ere".
Zapaterok erantzun dio "zentzuzkoa" litzatekeela "Espainiako eta Euskadiko gobernuen arteko arazoa eskumen kontua" balitz, baina "arazoa hori ez delakoan" dagoela esan du.
EAJko parlamentariak dio PSOE "herritarrak engainatzen" ari dela.
Zapaterok Konstituzioa eta Estatutua betetzeko eta errespetatzeko eskatu dio EAJri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu