Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Batasunaren legeztatzeari buruz mintzatu zen atzo kazetariekin izandako elkarrizketa informalean. Zapateroren hitzak arreta desbideratzeko trikimailua baino ez dira Batasuneko Pernando Barrenaren ustez. Izan ere, Zapaterok adierazi zuenez estatutu berriak aurkeztuz gero, alderdi berriari ez liekete eragingo «aurreko legez kanporatzearen ondorioek». Batasunaren iritziz "gakoa" elkarrizketa politikoa abiatzea da.
Gaur, Espainiako Gobernuko presidenteak egindako adierazpenei buruz hitz egin du Pernando Barrena Batasuneko kideak. Legeztatzearen inguruan Zapaterok esandakoak "despiste maniobretan" kokatu ditu Barrenak Euskadi Irratian egindako adierazpenetan.
Barrenaren ustez, Espainiako Gobernuak "arreta desbideratu nahi du alor guztiz tekniko batera". Batasunekoaren hitzetan, "albo batera uzten du benetan beharrezkoa dena; gatazka politikoa sortzen duen guztiari irtenbidea emateko elkarrizketa politikoa".
Barrenak nabarmedu du une honetan ez dela garrantzitsua Zapaterok eta Espainiako Gobernuak Batasunaren legeztatzeari buruz esaten duena, "elkarrizketa politikoa abian jartzen den ala ez baizik".
Politika
Zapateroren adierazpenak "despiste maniobratzat" jo ditu Batasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu