Erreakzioak

Zaplana: "Carod-Roviraren erabakiak iruzur egin zigula erakusten du"

2004ko otsailaren 19a
15:11
Entzun
Eduardo Zaplana Espainiako Gobernuko bozeramailearen esanetan, Josep Lluis Carod-Rovirak Pasqual Maragalli 'conseller en cap' berri bat izendatzeko egin dion eskaria "Carod-Rovirari ematen zaion sari bat da ETAren negoziatzeko prest daudela agertu arren". Zaplanaren arabera, "gai hauteskunde agendatik ken dezakeen bakarra" Rodriguez Zapatero da, eta "bere ardura da ERCk eta PSCk duten Gobernu akordioa bertan behera uztea".

Zaplanaren ustez, PSOEk "ERCri lotuta" jarraitzen du , eta gaur Carod-Rovirak hartu duen erabakiak "bere papera indartzen du Kataluniako Gobernuan, eta argi uzten du iruzur egin zigula"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.