Iraken okupazioa

Zazpi txinatar bahitu dituzte Iraken, Faluja inguruan

2004ko apirilaren 12a
15:07
Entzun
Talde armatuk irakiar batek Txinako zazpi herritar bahitu ditu bart gauean Faluja inguruan, Txinako Xinhua albiste agentzia ofizialak jakinarazi duenez. Zazpi txinatar horiek igande goizean sartu ziren Irakera, Jordaniatik, eta Bagdad hiriburura bidean ziren bahitu dituztenean. Txinako Gobernuak ukatu egin du beretzako lanean ari zirela.

Bahitutako zazpi txinatarrek Iraken zer egiten zuten ez dago argi, baina uste da herrialde hartan lanean ari diren Txinako 40 enpresetako zenbaitetako kideak direla. Izan ere, ustez Txinakoak ziren Iraken bahituak izateko arrisku gutxien zeukatenetako atzerritarrak, Pekingo Gobernua hasieratik okupazioaren kontra agertu baita, eta ez baitu herrialde hartara indar armaturik bidali. Saddam Husseinen erregimenarekin oso harreman onak zituen Txinako Gobernuak.

Txinatarrez gain, joan den astean Mujaidinen Brigadak izeneko talde irakiarrak bahitutako hiru japoniarrek gatibu segitzen dute oraindik. Asteburuan zabaldu da atzo gauean lagako zituztela aske, baina, azkenean ez da halakorik gertatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.