Zer da G8?

2005eko uztailaren 6a
10:09
Entzun
Kideak: Frantzian, Rambouilleten, sortu zen G8 taldea 1975ean. Orduan sei ziren kideak: Frantzia bera, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak. Geroztik beste bi kide sartu dira zortzi herrialde aberatsenen taldean: Kanada 1976an eta Errusia 1998an.

Helburu nagusiak: Urtero biltzen dira G8ko kideak eta erakundeko txandakako presidentea izan ohi da eztabaidatu beharreko gaiak erabakitzen dituena. Aurten Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blairri egokitu zaio presidentetza, eta bi izango dira eztabaidagai nagusiak: Afrikako herrialdeen egoera eta klima aldaketa. Horiei buruzko akordioa lortuta Milurtekoaren Garapenerako Helburuak bultzatu nahi ditu Blairrek.

Orain arteko akordioak: 18 herrialderen kanpo zorra bertan behera uztea hitzartu zuten. Afrikakoak dira estatu gehienak.

Kide berririk onartuko dute?: Txina, India edo Hego Korea herrialdeak, esaterako, gero eta boteretsuagoak dira ekonomikoki. Horietako batzuk Errusia bera baino indartsuagoak dira jada. Baina G8ko egungo kideak ez daude taldekide berriak onartzeko prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.