Zer dira eraginkortasun mugatuko hitzarmenak?

2016ko uztailaren 22a
15:00
Entzun

Zer dira eragikortasun mugatuko hitzarmenak?

Sektore edo enpresa batean ordezkaritza sindikalaren gehiengorik gabe lortzen diren akordioak dira. Hitzarmen horietako baldintzak sinatu dituzten sindikatuetako kideei soilik ezartzen zaizkie.

Eta zer gertatzen da beste langileekin?

Espresuki eskatu behar dute haiei ere ezartzea baldintza berriak. Ohikoa da haietako askok ere akordioaren aplikazioa eskatzea, batez ere soldaten igoera ekartzen badu.

Zergatik defendatzen dituzte CCOOk, UGTk, Confebaskek eta Jaurlaritzak?

Negoziazio kolektiboa desblokeatzeko modu bat dela diote. Azken lan erreforma indarrean jarri zenetik asko moteldu da lan baldintzen eguneratzea, eta gaur egun ia 400.000 soldatapeko lan baldintza eguneraturik gabe daude. Sindikatuek (eta batez ere ELAk eta LABek) erreforma horren puntu batzuk ez aplikatzea bilatu dute. Patronalak, bere aldeko neurriei muzin nahi ez dionez, ez du akordioak lortzeko presa handirik handirik erakutsi.

Zergatik salatzen dituzte ELAk eta LABek?

Gehiengo sindikalari (haiei) "sabotajea" egitea dela iritzi diote. "Patronala egoera ezin hobean uzten dute, mintzaideak aukeratu ahal izango ditu akordio merkeak egiteko, langileak pobretzea beste helbururik ez duen bidean aurrera egiteko", ziurtatu dute Adolfo Muñozek (ELA) eta Ainhoa Etxaidek (LAB).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.