Zer egin zure datuak parteka ez ditzaten

2016ko abuztuaren 26a
12:39
Entzun

Facebookek Whatsapp erosi zuenetik bi urtera, azken horrek bere pribatutasun politika aldatzea erabaki du. Hala, aurrerantzean bere erabiltzaileen telefono zenbakiak eta zerbitzua erabiltzen duten maiztasunari buruzko datuak eskuragarri jarriko dizkio Facebooki eta haren menpeko beste hainbat konpainiari. Bada, ordea, hori ekiditeko modurik.

Datozen egunetan, Whatsappek oharra bidaliko die erabitzaileei, ohartaraziz bere politikak aldatu dituela. Ohar horrek bi aukera jasoko ditu, bata hasieratik markatua agertuko dena, onartzearena, alegia. Bestea, berriz, baldintzak irakurtzeko aukera ematen duena, nahikoa da bigarren hori sakatzea, onartzeko aukera bertan behera uzteko.

Onartu botoia sakatuz gero, berriz, bada beste irtenbide bat. Izan ere, erabiltzaileak 30 eguneko epea du ezarpenetara joan, han kontua aukeratu eta datuak partekatzeari uko egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.