Ziarreta: "Galdeketa egin beharko litzateke, nahiz eta Espainiako Gobernuak Konstituzionalera jo"

2008ko maiatzaren 29a
12:30
Entzun
Unai Ziarreta EAko lehendakariaren ustez, Eusko Jaurlaritzaren galdeketarako lege proposamenak ekainaren 27an Eusko Legebiltzarraren balekoa jasotzen badu, "galdeketa egin beharko litzateke, nahiz eta Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera jo" hori galarazteko asmoz.

Legebiltzarrak ezezkoa ematen badu, aldiz, Ziarreta ez da EAEko hauteskundeak aurreratzearen aldekoa.

EAko lehendakariak dio ez dakiela zer egingo duen EHAK-k ekaineko osoko bilkuran, "baina kontra bozkatzen badu, oso gaitza izango du hori gizartean azaltzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.