Bermeon (Bizkaia) izan da gaur Unai Ziarreta EAko lehendakarigaia eta, haren ustez, martxoaren 1eko hauteskundeetan "EAJ eta PSEren autonomismoaren eta EAren subiranotasunaren artean hautatu behar da. Hau da, iraganera itzuli behar den erabaki behar da, balio ez duten errezetetara, EAJ-PSE itunetara, edo etorkizunari begiratu behar zaio, euskal gizarteak bere erabakiak har ditzan".
Joseba Azkarraga EAko idazkari nagusia eta Carlos Garaikoetxa Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi eta EAko presidente ohia ere izan dira gaurko ekitaldian.
Ziarretak azpimarratu du EAk Burujabetza Legea sustatuko duela Eusko Legebiltzarrean. "Lege horrekin nazio bezala tratatuko da herri hau".
Ziarretaren ustez, "EAJ eta PSEren autonomismoaren eta EAren subiranotasunaren artean hautatu behar da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu