Su-etena indarrean sartu baino ordu batzuk lehenago tiro eta bonba hotsek etenik gabe jarraitzen dute Ukrainako ekialdean. Ukrainako armadaren arabera, gutxienez 18 zibil hil eta dozenaka zauritu dira bonbardaketetan, eta enfrentamenduak piztu dira Mariupoletik hamar kilometrora dagoen Shirokino herriaren inguruetan ere.
"Miliziak Debaltseve suntsitzen ari dira. Hiria sutan dago eta bonbardaketak etengabeak dira", salatu du Donetskeko polizia buru Vyacheslav Abroskinek.
Ukrainako Defentsa ministrorderen iritziz, gerrillarien asmoa da Debaltseve eta Mariupol kontrolpean hartzea menia indarrean sartu aurretik.