MUNDUKO KOPA

Zidane, Mundialeko jokalari onena izendatu dute

2006ko uztailaren 10a
14:53
Entzun
Frantziako selekzioko kapitaina den Zinedine Zidanek jokalari onenaren FIFAko Urrezko Baloia eskuratu du. Finalean partidutik kanporatua izan arren, berak eskuratu ditu boz gehien.

Saria nork irabazi Mundialerako sarbidea duten hedabideek aukeratzen dute. Zidanek 2.012 boz bildu zituen, Fabio Cannavarro Italiako kapitainak 1.977 eta honen taldekide Andrea Pirlo gelditu zen hirugarren, 715 bozekin.

Espainia eta Brasilgo selekzioek garbi jokatzeagatik saria eskuratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.