Ziortza Fernandez euskal presoa libre atera zen atzo, bost urteko espetxealdia beteta. 2003an atzeman zuen Ertzaintzak, eta hiru urte eman zituen espetxean. Epaileak bost urteko kartzela zigorra ezarri zion, eta 2008ko urtarriletik han egon da, zigorra osorik bete arte. Espainiako hainbat espetxetan sakabanatuta bete du kartzela zigorra.
Atzo iluntzean egin zioten harrera herrian. AAMren arabera, Ertzaintzak hiru lagun identifikatu zituen harreran; bat, herriko tabernako zerbitzaria, eta beste biak, pankarta bat jartzen ari ziren bi pertsona. AAMk salatu du harreran parte hartu zutenak bideoz grabatu zituztela ertzainek.
Ziortza Fernandez libre atera da, zigorra beteta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu