Zortzi urteko zigorra ezarri diete Daniel Pastor, Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriari

2012ko urriaren 23a
16:50
Entzun

Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak Daniel Pastorri, Iñigo Zapiraini eta Beatriz Etxebarriari, 2008an Bilboko irrati eta telebista errepikagailu batean lehergailu bat jartzea egotzita.

Lehergailua jartzeagatik kondenatu dituzte.Fiskalak, ordea, eskatu zuen "kalte terrorista" delituengatik zigortzea, eta akusazio horretatik absolbitu egin ditu epaileak.

Halaber, kalte-ordainak ematera zigortu ditu hirurak: 124.523 euro eman beharko dizkio Itelazpi S.A. errepikagailuaren kudeatzaileari; 58.672 euro, Abertis Telecom enpresari; 24.934 euro, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari; 18.994 euro, France Telecom enpresari; eta 1.876 euro, Euskalteli.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.