Nafarroako Auzitegiak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati, intoxikazio etiliko baten ondorioz koman zegoen adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzita.
Tuteran gertatu zen erasoa, 2013ko urtarrilean. Ebazpenak zehaztu duenez, eraso egin ondoren, gizonak "hipotermia egoera larrian eta shock egoeran" utzi zuen neska. Ebakuntza egin behar izan zioten berehala, eta "hala egin ezean, arriskuan zegokeen haren bizitza".
Horregatik lau urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri dio, eta ezin izango du biktimarengana hamar urtez gerturatu. Gainera, hamar urtez zaintzapeko askatasuna ezarri dio epaileak. Lesio delitu bategotzita, berriz, hiru urte eta sei hilekoa da ezarri dioten zigorra. Erasotzaileak 30.622 euroko kalte-ordaina eman beharko dio neskari lesioengatik eta beste 20.000 kalte moralengatik.