Berriz ere erori dira menditik haitzak eta lurra Zumaia eta Getaria (Gipuzkoa) arteko errepidean -N-634an-, eta bidea moztu egin behar izan du Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez ezbeharra gertatu denean auto bat harrapatu dute "haitz handiek", baina ibilgailuan zihoazen lagunek ez dute zauririk izan.
12:30ak aldera izan da lur eta haitz-jausia, errepideko 25. kilometroan. Denboraleak eragin du, Jaurlaritzaren arabera. Ertzainak A-8ra eta Meagas gainera ari dira trafikoa bideratzen.
Donostian Errondo gainean lur-jausia izan da, eta udaltzainek trafikoa moztu dute; Amara-Ibaetatik ari dira bideratzen.
Zumaia-Getaria arteko bide mozketa berriro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu