Sanferminak 2012

berria

Paperekoak

2012-07-15

Agurraren orduan ere, handi

Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak haurren eta gurasoen agur hunkigarria jaso du, urtero bezala, Udaletxe plazan. Erraldoiei eta buruhandiei musu emateko aukera izan dute umeek, azken egunean

2012-07-15

Etxekoen neurrira

Krisiak markatu ditu sanferminak. Aurreko urteetan baino jende gutxiago izan da; batez ere, astelehenetik aurrera. Riau-riaua zinez berreskuratzeko, Udalak giroa baretzeko ekarpena egin behar luke

2012-07-15

Zirraragarria eta arriskutsua azken entzierroa

Ziztu bizian egin dute entzierroko bidea Torrehandilla-Torreherberosen adardunek. Arriskua sortu dute behin baino gehiagotan. Ez da adarkaturik izan, baina lau lagun eraman dituzte erietxera, kolpeak hartuta

2012-07-14

Ziztu bizian, berriz ere

Entzierro azkarra eta garbia egin dute Juan Pedro Domecqen adardunek, horretarako bereziki prestatuta baleude bezala. Lasterkari asko erori dira. Sei eraman dituzte erietxera, kolpeak hartuta

2012-07-14

Besta, debekuaren kontra

Gora Iruñea plataformak bere eguna ospatu du Compañia plazan; udalak espaziorik gabe utzi du aurtengo sanferminetan. Txan magoaren ikuskizuna, hamaiketakoa, herri bazkaria eta kontzertuak egin dituzte

2012-07-13

Kale musikarien gotorlekua

Edozein estilotako musika aurki daiteke Iruñeko kaleetan sanferminetan: reggaea, euskal musika, jotak, rock-and-rolla... Kale musikariak «pozik» daude, Iruñean ez dagoelako legerik kalean jotzea arautzeko.

2012-07-13

Azkar hasi eta azkar bukatu

Orain arteko entzierrorik azkarrena egin dute Victoriano del Rioren zezenek, eta bat baino gehiago ezustean harrapatu dute. Bost lasterkari eraman dituzte erietxera, kolpeak hartuta. Horietako bik garezurrean traumatismoa dute.

2012-07-12

Txikienen egunik handiena

Haurrek ez dute aspertzeko betarik izaten beren egunean: lore eskaintza San Fermin santuari, entzierro txikia, dantzak... Napoleon eta Patata kilikiek eta bi zaldikok omenaldia jaso dute, ehun urte bete baitituzte.

2012-07-12

Hiriak jira egiten duelako, egunero

70 metroko noria da aurtengo barraketako izar nagusia; Europako handiena da, noria mugikorren artean; Iruñean estreinatu dute. Denera, 75 atrakzio jarri dituzte Runako parkean; bisitari kopuruak behera egin du.