Sanferminak 2018

Berdintasunaren aitzindariak

2018-07-12

Iruñeko Udalean 1979. urtean zinegotzi izan ziren bost emakume saritu ditu Bronce peñak. Berdintasunaren aldeko FESTA egitasmoaren hirugarren saioa izan da aurtengoa.

Etxeko txikienen momentutxo handiak

2018-07-12

Sanferminetako haurren eguna ospatu dute gaztetxoenek. Hainbat dira haien gustuetara moldatzen diren jarduerak, erraldoiak tarteko. Birjolastu gunea arrakastatsua da aurten ere.

Sanferminak algaraz bete

2018-07-11

Nafarroako hamaika federaziok Kirol Ari gazte gunea sortu dute. Aurten ere gazteentzako programa egin da Foruen plazan. Birjolastu jolasgunea antolatu dute Takoneran

Zupatu eta ixo

2018-07-09

Saioa Alkaizak Nafarroako Hitzan argitarautako iritzi artikulu honetan sanferminetan salgai dauden txapa sexisten inguruan idatzi du.

Azkarra eta arriskutsua izan da

2018-07-08

Jende asko bildu da aurtengo lehenbiziko entzierroan. Puerto de San Lorenzo ganadutegiko zezenek lagun bat adarkatu dute. Arriskutsua izan da, bi zezenek taldetik bakartuta egin baitute ibilbide guztia.

Burrunbaren azpitik, infrasoinuak

2018-07-08

Berri Txarrak, Broken Brothers Brass Band, Carmen Paris, Skakeitan, Bad Gyal... Kontzertu sorta eklektikoa prestatu du Iruñeko Udalak, sanferminetan ere musika onenaz gozatzeko aukera dagoela frogatzeko.

KALEJIRA ALAIAK IRUÑEKO PEÑEKIN

2018-07-06

Iruñeko peñak sanferminetako gatza eta piperra dira. Hiria alaitzen dute kalejirekin, eta aldarria ere egiten dute pankartekin

JAIA ETA ALDARRIA

2018-07-06

Herri Sanferminak plataformak ekitaldi ugari antolatuko ditu Oko plazan eta Errekoleten plazan, jaia eta aldarria uztartuta.

EUSKARAREN TXOKOA

2018-07-06

Urriaren 21ean izango da Nafarroa Oinez jaia, Altsasun. Iñigo Aritza ikastola ari da antolatzen, eta Iruñeko sanferminetan Oinez Txokoa zabalduko du, Takonera parkean.

MEMORIA, EGIA, JUSTIZIA ETA ORDAINA

2018-07-06

Sanferminak 78 Gogoan herri ekinbideak omenaldi berezia egingo dio German Rodriguez iruindarrari uztailaren 8an, Poliziak tiroz hil zuela 40 urte beteko diren egunean. Beste hainbat ekitaldi ere antolatu ditu.

Urduri, festaren zain

2018-07-06

Sanferminak hastear dira Iruñean. Gaur eguerdian emanen zaio hasiera bederatzi eguneko etengabeko festari. Hiriak prestaketetan eman ditu azken egun hauek. Gogor jardun dute lanean, eta ilusioa eta gogoa nagusi dira giroan.

Oholtza orekatzen hasi da

2018-07-05

Iruñeko sanferminetan ohi baino emakume gehiago izanen dira oholtza gainean. Oraindik aldea handia bada ere, udalak berdintasunaren aldeko hautua egin duela antzeman liteke egitarau ofiziala begiraturik. Hiriko tauletan ariko diren taldeen %63tan emakumeren bat ariko da jotzen.

Kartel ofiziala

Sanferminetako kartela

Kartela ikusi

Kartel ofizialaBERRIAko gehigarria

BERRIAko gehigarri berezia

Kilikiak eta Zaldikoak deitzeko kanta

Aurten lehen aldiz Euskarabideak eta Iruñeko Udalak zaldikoak eta kilikiak xaxatzeko formulak atera dituzte, haurrek erabil ditzaten:

Kilikak deitzeko kanta:

Kiliki-kalaka, zinpi-zanpa korrika

Zaldikoak deitzeko kanta:

Zaldiko-maldiko, ez zara etorriko!
Zaldiko-maldiko, putza betiko!

Entzierroko kanta euskaraz

2009an ekin zioten entzierroko korrikalariek Santo Domingoko aldapan San Fermini euskaraz ere kantatzeari, peñen ekimenez. Gazteleraz abesten dute lehen kanta, eta euskaraz gero. Hiru aldiz bietan: 7:55an, 7:57an eta 7:59an. Hauek dira euskarazkoaren hitzak:

Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi
zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi

Entzierro-txikia

Uztailaren 10ean eta 13an, 11:30ean, Santo Domingo aldapan hasi eta udaletxeko plazara arte.

Eguneko lau entzierro egingo dira, lehenengo bietan helduek haurrekin parte hartu ahalko dute, eta gainontzekoetan, haurrek bakarrik.

Eraso sexistak salatu

Eraso sexistak salatzeko herri ekimena:
699 68 76 89

Nafarroako larrialdiak: 112