Sanferminak 2018

1. Entzierroa:

2018-07-07

Puerto San Lorenzo - Salamanca

2:36

Entzierro azkarra egin dute Puerto San Lorenzoko zezenek (2:36). Lurra bustia zegoenez, askok hartu dute kolperen bat, erorita. Adarkatu bat izan da.

2. Entzierroa:

2018-07-08

Jose Escolar - Lanzahita (Avila)

2:56

Jose Escolar ganadutegiko zezenek nahiko entzierro azkarra egin dute, 2:56. Ez dago adarkaturik, eta ezta aparteko zauriturik ere. Euria egin du, eta asko erori dira lurrera, irristatuta.

3. Entzierroa:

2018-07-09

Cebada Gago - Paterna de Rivera (Cadiz)

02:33

Entzierro azkarra egin dute Cebada Gago ganadutegiko zezenek: 2:33. Ez da adarkaturik izan, eta entzierro garbia izan da. Parte hartzaileek aukera izan dute animalien aurrean hainbat metrotan korrika egiteko, zezen taldea zatituta joan baita. Adarkadarik izan ez den arren, lau zauritu izan dira kolpeengatik. Larriena, Merkatarien kalean aurrez aurreko kolpea jaso duen korrikalariarena.

4. Entzierroa:

2018-07-10

Fuente Ymbro - San Jose del Valle (Cadiz)

2:15

Atzokoaren antzera, entzierro garbia eta azkarra izan da gaurkoa ere. Fuente Ymbroko zezenek ziztu bizian egin dute plazarainoko ibilbidea, eta korrikalariak abiada handian ibiltzera behartu dituzte, hala egiteak dakartzan arriskuekin. Zezenek elkarrekin igo dute Santo Domingoko aldaparen zatirik handiena, baina aldaparen amaierarako atzean gelditu dira haietako hiru. Gainontzeko bederatziek taldean zeharkatu dute Merkatarien kalea eta kolperik jaso gabe hartu dute Estafetako bihurgunea. Estafeta kalean, zezenetako bat erori egin da. Hala ere, azkar jarraitu dio taldeari eta ez du aparteko izu egoerarik sortu. Gurutze Gorriaren arabera, lau zauritu arin izan dira kolpeengatik.

5. Entzierroa:

2018-07-11

Nunez del Cuvillo - Vejer de la Frontera (Cadiz)

2:48

Arrisku handiko uneak sortu dituzte Nuñez del Cuvillo ganadutegiko zezenek sanferminetako bosgarren entzierroan. Hasiera-hasieratik hartu dituzte estu korrikalariak, oso azkar igo baitute Santo Domingoko aldapa. Estafetako bihurgunera iritsi direnean, bihurgunearen kanpoaldean ziren korrikalariak aurretik eramateko zorian izan dira bi zezen. Adarrak oso gertu izan dituzte zenbaitek. Estafeta kalean gora, berriz, zezenetako bat bakarrik aurreratu zaio taldeari, jendetzan murgilduta. Hainbat eroriko izan dira zuzengunean. Zezen plazaren sarreran ere hainbat korrikalari erori dira, eta zezen bat lurrera jausi da haietako birekin estropezu egin ostean.

6. Entzierroa:

2018-07-12

Victoriano del Rio - Guadalix de la Sierra (Madrid)

2:20

Sanferminetako seigarren entzierroa korrikalarien gustukoa izan da. Abiadan egin dute bidea Victoriano del Rio ganadutegi madrildarreko zezenek, inor larri zauritu gabe. Hala ere, izan da arrisku handiko egoerarik. Bereziki, zezen plazaren sarreran. Taldea atzean utzi duten bi zezenek hainbat korrikalari eraman dituzte aurretik

7. Entzierroa:

2018-07-13

Jandilla - Llerena (Badajoz)

2:24

Adarkatu bat izan da Iruñeko sanferminetako zazpigarren entzierroan. Taldea atzean utzi duen zezen batek korrikalari bat eraman du aurretik Udaletxe plazan. Korrikalariak ezkerreko besoan du zauria, eta ez dago larri. Zezenak gerrikoa kendu dio adarrarekin. Zauritua ospitalera eraman dute. Beste hiru korrikalari ere artatuko dituzte ospitalean, kolpeengatik.

8. Entzierroa:

2018-07-14

Miura - Lora del Rio (Sevilla)


Kartel ofiziala

Sanferminetako kartela

Kartela ikusi

Kartel ofizialaBERRIAko gehigarria

BERRIAko gehigarri berezia

Kilikiak eta Zaldikoak deitzeko kanta

Aurten lehen aldiz Euskarabideak eta Iruñeko Udalak zaldikoak eta kilikiak xaxatzeko formulak atera dituzte, haurrek erabil ditzaten:

Kilikak deitzeko kanta:

Kiliki-kalaka, zinpi-zanpa korrika

Zaldikoak deitzeko kanta:

Zaldiko-maldiko, ez zara etorriko!
Zaldiko-maldiko, putza betiko!

Entzierroko kanta euskaraz

2009an ekin zioten entzierroko korrikalariek Santo Domingoko aldapan San Fermini euskaraz ere kantatzeari, peñen ekimenez. Gazteleraz abesten dute lehen kanta, eta euskaraz gero. Hiru aldiz bietan: 7:55an, 7:57an eta 7:59an. Hauek dira euskarazkoaren hitzak:

Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi
zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi

Entzierro-txikia

Uztailaren 10ean eta 13an, 11:30ean, Santo Domingo aldapan hasi eta udaletxeko plazara arte.

Eguneko lau entzierro egingo dira, lehenengo bietan helduek haurrekin parte hartu ahalko dute, eta gainontzekoetan, haurrek bakarrik.

Eraso sexistak salatu

Eraso sexistak salatzeko herri ekimena:
699 68 76 89

Nafarroako larrialdiak: 112