Sukalde kontuak

Sukalde kontuak

Sukalde kontuak, Aizpea Goenagak zinemarako zuzentzen duen lehen film luzea da. Sukalde eskola batean girotutako komedia hau bost astetan zehar grabatuko da Donostian eta Errenterian. Bertan parte hartuko dute Isidoro Fernandez, Loli Astoreka, Mikel Losada, Marivi Bilbao, Aitziber Garmendia eta Barbara Goenaga aktoreek, besteak beste. Aipatzekoa da baita, Oscar Jaenada aktorearen parte hartze berezia.

Goenagak urte asko daramatza gidoilari, zuzendari eta aktore lanetan. Bai telebistan eta baita antzerkian ere, esperientzia askoko emakumea da. Zuzendu dituen lanen artean aipagarriena Zeru horiek tv movie-a izan da. Bernardo Atxagaren izen bereko nobela egokitu eta zuzendu zuen, baina kasu hartan, telebistarako. Telefilme honek, aurreneko aldiz kameraren atzean jartzeko aukera eman zion Goenagari, 2005ean. Sukalde kontuak 2009ko maiatzean iritsiko da zinema aretoetara.

Errodajea

Bideoak

Errodaiaren bigarren astea

Errodaiaren bigarren astea

Argazkiak

Berriak

© 2018 berria.info