Taldea: Us Postal
Service
Adina: 32 urte
Jaioterria: Austin, Texas (AEB)
Debuta: 1992
2004ko garaipenak: 5
Garaipenak Tourrean: Bost Tour
eta 16 etapa
Lance Armstrong da, Jan Ullrichekin
batera, Tourra irabazteko faborito nagusia. Irtengo
diren guztien artean horiek biek bakarrik erakutsi
dute, oraingoz, Tourra irabazteko gaitasuna.
Armstrongek aldaketa zenbait egin ditu aurten
bere prestakuntzan. Ohi baino lehenago hasi zuen
denboraldia Algarveko Itzulian, Portugalen (otsailean),
non erlojupekoa irabazi baitzuen. Ondoren, Murtziako
itzulia (23.), Nazioarteko Kriteriuma (3.), Georgiako
Itzulia (garaipena eta etapa bi), Languedoc Roussillongo
Itzulia (6. eta etapa bat) eta Dauphine Libere
korritu ditu. Guztira 31 egunetan korritu, iaz
baino gutxixeago, freskoago heltzeko Tourraren
hirugarren astera, segur aski.
Iazko Tourreko estutasunak eta Dauphinen izan
zuen ibilera ohi baino makalagoak bere gainbehera
iragarri bide dute, baina, hala ere, tentuz aritu
behar da. Onena ez bada, onenetakoa da oraindik. |
Taldea: T-Mobile
Adina: 30 urte
Jaioterria: Rostock (Alemania)
Debuta: 1995
2004ko garaipenak: 3
Garaipenak Tourrean: Tour bat
(1997) eta 7 etapa.
Bigarren egiteaz zeharo asperturik
(bost aldiz!) aurten berriro podiumeko lehenbiziko
postua lortzeko egin du lan. Bere ohiko prestaketa
egin du alemaniarrak. Denboraldia Murtziako Itzulian
hasi zuen (martxoan, 71. sailkatu zen) eta hantxe
baino ez zuen bat egin Lance Armstrongekin.
Haren atzetik, eta entrenamendu aldi luzeak tartekatuz,
Kataluniako Setmanan (92.), La Sartheko zirkuituan
(erretiratu egin zen) Alemaniako Itzulian (7.)
eta Suitzakoan (garaipena eta etapa bi) doitu
ditu bere dohain aberatsak. Egun bateko beste
proba pare bat gehituz gero, bere egutegian 33
karrera egun ageri dira.
Behetik gorako prestaketa egin du Ulrrichek, urteroko
legez, baina Suitzako Itzulia irabazi arren, bere
onenetik urrun samar ibili da orain arte. Sobera
izan dituen kiloak izerdiz urtu, eta ibilbidea
lagun ez izan arren, azken astera sasoi betean
helduko da. |
Taldea: Euskaltel-Euskadi
Adina: 26 urte
Jaioterria: Igorre (Euskal Herria)
Debuta: 2000
2004ko garaipenak: 8
Tourreko garaipenak: Etapa bat
(6. iaz)
Zeresan gehien eman duen ziklista
da Igorrekoa. Harri eta zur utzi du mundua, hain
izan baitira handiak berak emandako erakustaldiak.
Murtziako Itzulian jarri zuen abian denboraldia
(25.) eta handik aurrera beti aurreneko hamarretan
sailkatu da: zazpigarren Kataluniako Setmanan,
bigarren Euskal Herriko Itzulian, eta aurrena
Alcobendasko Klasikoan, Narancoko Igoeran, Asturiasko
Itzulian eta Dauphine Liberen. Armstronek bezala
31 lasterketa egun egin ditu.
Zalantzarik gabe, bere aurkari guztiek baino arrakasta
gehiago lortu eta, segur aski, sasoiz ere hobeto
ibili da, baina, horrek berak kalterik ekar lekioke
Tourreko azken astean, pasatuxea hel daiteke-eta.
Halakorik gertatuko ez balitz Tourra irabaz dezake,
ibilbidea alde duelako, inoiz izatekotan. Asteazkeneko
taldekako erlojupekoan ez du atzerapen handiegirik
izango eta kronoigoera du bere alde. |
Taldea: Phonak
Adina: 31 urte
Jaioterria: Marblehead (AEB)
Debuta: 1995
2004ko garaipenak: 2
Tourreko garaipenak: Etapa bat
(4. iaz)
Azken bi denboraldiotan Iban Mayorekin
orpoz orpo ibili den ziklista da Hamilton. Iaz,
Euskal Herriko Itzulian Mayoren atzetik sailkatu
zen, baina aurretik Lieja-Bastogne-Lieja klasiko
handian. Tourrean, bizkaitarra baino gehiago izan
zen, batez ere Baionako etapa gogoangarriari esker.
Aurten, ordea, atzetik ibili da, orain arte. Atzetik
izan zen Dauphineko bi erlojupekoetan, baita sailkapen
nagusian ere. Beraz, ondo bidean, Tourrean ere
haren inguruan ibil daiteke eta Igorreko mutila
irabazteko gai bada, Hamilton ere podiumean sartzeko
moduko txirrindularia da, gutxienez.
Arazo larri bat du Hamiltonek, teknikoki oso txarra
da, oso. Bizikletan berandu hasi zen, eskiatzailea
baitzen gaztetan, baina erori, ornoak hautsi eta
ondoren hasi zen bizikletan, 19 urte zituela.
Azken bi urteotan sei aldiz erori da, eta lepauztaietan
hezur baino burni gehiago dauka. Erortzen ez bada,
argi. |
Taldea: Liberty
Seguros
Adina: 30
Jaioterria: Bejar (Espainia)
Debuta: 1995
2004ko garaipenak: 1
Tourreko garaipenak: - (5. 2000.
urtean)
Lance Armstrongen zumitzetik ihesi,
Liberty Seguros taldeko aginte makila du orain
eskuan bere betiko ametsa betetzeko: Tourra irabaztea.
Hori oraingoz horixe da, ametsa, baina podiumean
izan liteke lehenbizikoz. Lehia horretan ibil
daiteke, behintzat.
Eskalatzaile orok izan ohi duen arazoari, erlojupekoari,
irtenbidea eman dio lehenbiziko kolpean Manolo
Saiz zuzendariaren eskutik. Euskal Bizikletako
erlojupekoan bigarren sailkatu zen, eta ia 50
kilometro orduko abiadan ibili zen. 60 kilo eskas
duen ziklista batek halakorik egitea harrigarria
da. Tourreko azken erlojupekoan halako proportzioan
jardungo balu, asko du bere alde, teorian, beste
etapa erabakigarrietan ondo moldatuko da-eta.
Bestalde, fresko helduko da (26 bat egunetan korritu
du) eta behetik gorako prestaketa egin du: 37.
Setmanan, 44. Itzulian, 5. Alcobendasen, 13. Asturiasen
eta aurrena Euskal Bizikletan. |
|